
Sindikatuak laneko ikuskatzailea eskatuko du, ABLEekiko jarrera eta “sortutako azpikontratazko eta ezegonkortasun sarearekikoa” ere aldatzeko.
Zortzi urte ABLE bitartez
ABLE bidezko langileekin, “duten ezegonkortasun” egoera ahaztu gabe, “legez kanpoko jokoan” diharduela nabarmendu du LABek, “enpresaren bidez diharduen langileen soldata bera ez die-eta ordaintzen”. Orain, jakin eragin dutenez, ABLEen bidez urtean hartu dituzten langileei kontratua “ez berritzen edota baztertzen” hasi da enpresa. Gogoratu dute langile baten berton lanean egondako denbora metatua zortzi urtera ere heltzen dela; hiru urtetik gora diharduenak ere badira. Lantegi Batuetako langileei dagokionez, “enpresak bilatzen duen bakarra kolektibo horren soldata baxuen onura” dela salatu du LABek, “elkarlan sozialaren estalpean”. Enpresa Komiteak egoera hori salatu behar du sindikatuaren berbetan eta langileen “erantzun bateratua” egon behar da.
Kaleratze nuluak
LABEkoek diotenez, Rothembergerren gastuak murrizteko momenturako sortutako hainbat “tailertxo” dira azpikontratazko aitatutako sarea: “Askotan enpresa horrek berak sortutakoak izaten dira eta lotsarik gabeko sasi enpresarien eskuetan uzten dituzte esplotazioa euren gestio molde egin dezaten”. Horren adibide gisa Elorrioko Montajes Iraci S. L. aitatu dute: “ Horrek lan-taldea, gehienak emakumeak, autonomoen araudiarekin kotizatzen izan ditu, Gizarte Segurantzan besteren kontuko langile moduan kotizatu gabe”. Langile baten salaketaren eraginez, lan ikuskaritzak “autonomo faltsuak” zirela esan zuen, araudi orokorrera igarotzeko eta enpresan egindako urteengatik sortutako enpresa kuotak eskatuz.
Sindikatuen aholkularitzara jo zuten langileek, eta horretaz konturatzean, uztailean, 9 emakume langile kaleratu zituen enpresak. Bitartean langileen kotizazioak erregularizatu gabe jarraitzen du. Halaxe gogoratu du sindikatuak.
Joan zen astean LABek eroandako sei langileren kaleratze nuluaren notifikazioa jaso zuten, enpresa langileok berriro hartzera behartuz: “Enpresak, baina, ez du erantzun eta oso kezkagarria deritzogu jarrera horri. Orain arteko jarrera ere halakoa izan da; epaiketara ere ez zen agertu”.
Horrek “itzeleko errespetu falta” eta “legez kanpoko egoera iraunkorrean” egotea esan gura du. “Erantzukizun handiena” Rothemberger-ena da LABen berbetan, “berak sortu zuen enpresa hori eta berarekin lanean jarraitzen du; langileok zein egoeratan izan diren jakitun izan da”. Salatu dutenez, “bitartean, Rothemberger-ek ABLE eta Lantegi Batuakeko langileak bere erara erabiltzen jarraitzen du, eta Montajes Iraci S. L. bezalako esplotazio zentroak bultzatuz, inongo ardura sozialik hartu gabe eta etekinak handitzeko asmo bakarrarekin”.