
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Tontxu Camposek, berriz, 2007-2010 hezkuntza berriztapenerako planak eskolen %80k iraunkortasunarekin era praktikoan bat egitea batzen duela adierazi du. Biek 2012rako derrigorrezko irakaskuntza osora hedatzeko borondatea agertu dute, Iraunkortasunerako Hezkuntzarekiko Konpromisoak ituna gogoratuz.
Garapen jasangarriaren bidean egindako lana goratu du Jose Luis Navarro Abadiñok alkateak, administrazioek elkarlanean jarduteko eta herritarrak inplikatzeko beharra nabarmenduz.
Abadiñoko institutuko ikasleek be parte hartu dute ekitaldian. Txoko Berdea inauguratu dute eta aurtengo konpromisoak azaldu. Zentroko zuzendari Iñaki Osorok, bere aldetik, Eskola Agenda 21ek emandako hausnartzeko aukera nabarmendu du: “Jasangarria da jarraitutako bidea? Horri erantzun guran dihardugu lanean”.