Mercedeseko langileek hilaren 13 eta 15erako lanuzteak bertan behera itzi dituzte

Anboto 2007ko aza. 9a, 13:06

Mercedesek Gasteizen daukan lantegia geldi egongo da astelehenera arte,gitxienez. Hornigaiak falta jakoz, eta, Bartzelonako Mercedes-Benz enpresako langileek azaroaren 13rako eta 15erako deitutako lanuzteak bertan behera utzi arren baliteke langileek geroago arte itxaron behar izatea. Egoera berdinean izango dira Estampaciones Bizkaia enpresako langileak Abadiñoko enpresa Gasteizko Mercedesaren hornitzaile dela kontuan hartuta.

Mercedesek Gasteizen daukan lantegia geldi egongo da astelehenera arte, gitxienez. Hornigaiak falta jakoz, eta, Bartzelonako Mercedes-Benz enpresako langileek azaroaren 13rako eta 15erako deitutako lanuzteak bertan behera utzi arren baliteke langileek geroago arte itxaron behar izatea. Egoera berdinean izango dira Estampaciones Bizkaia enpresako langileak, Abadiñoko enpresa Gasteizko Mercedesaren hornitzaile dela kontuan hartuta.

LABek azaldu duenez, “distentsio keinua” da Bartzelonako langileek egindakoa, negoziazioetan jarraitzeko . “Ezer ez da konpondu oraindik. Ikusi behar, zelan doan dena”.
Kataluniako langileak atzera negoziazio mahaira batuko direla, eta gatazkari “bidezko” irtenbidea ematen saiatuko direla ohartarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!