Estampaciones Bizkaian lan gabe, Mercedesko auziagatik

Anboto 2007ko aza. 8a, 16:03

Bartzelonako Mercedes Benzeko langileen grebak milaka langilerengan eragin du. Tartean, Abadiñoko Estampaciones Bizkaiako langileengan. Gasteizko lantegiaren hornitzaile da Mercedesek Bartzelonan daukan lantokia, eta just in time sistemaren bitartez jaso beharreko piezarik gabe geratu dira Gasteizen; horiek gabe ezin dute lanean jarraitu. Estampaciones Bizkaiari ere, azken horren hornitzaile izanik, zuzenean eragin dio egoerak

Bartzelonako Mercedes Benzeko langileen grebak milaka langilerengan eragin du. Tartean, Abadiñoko Estampaciones Bizkaiako langileengan. Gasteizko lantegiaren hornitzaile da Mercedesek Bartzelonan daukan lantokia, eta just in time sistemaren bitartez jaso beharreko piezarik gabe geratu dira Gasteizen; horiek gabe ezin dute lanean jarraitu. Estampaciones Bizkaiari ere, azken horren hornitzaile izanik, zuzenean eragin dio egoerak.

DSC_0105.jpgAstelehenera arte gelditu du produkzioa Gasteizko lantokiak—2.800 langilerengan eragin du neurriak eta, egunean, 450 furgoneta produzitzeari uztea—.
Eta, eguaztenetik lanera joan gabe dago Estampaciones Bizkaiako lan-taldearen ia erdia. Abadiñoko enpresan 600 bat langilek dihardute. Egoerak astelehenera arte bere horretan jarraitzea aurreikusi dute, Gasteizko lantokian lez, eta egoera konpondu ezean, aurrerago ere lanik ez egotea izan daiteke. Hornitzaile batek kate guztia gelditu du.

Aurretik ere hainbat geldialdi


Urriaren erdialdetik dihardute egun batzuk lan gabe Estampaciones Bizkaia enpresan. Gasteizko Mercedesek beste egun inguru geratu behar izan dute, LAB sindikatukoek azaldu dutenez. Enpresa Komiteak adostu du akordioa zuzendaritzarekin, egoera horren aurrean neurriak bideratzeko.

LABek nabarmendu du Mercedesek berak sortutako egoera dela. Enpresaren zuzendaritzaren “erabateko erantzukizuna” nabarmendu dute, eta “beharginekin negoziatzeko gaitasun falta”. Gasteizen izan dituzten geraldien eraginez, 5.000 furgonetatik gora produzitzeari utzi die. Gasteizen muntatzen diren Vito eta Viano furgonetetarako txasisen elementuak produzitzen dituen lantoki katalana ixtea erabaki zuen multinazionalak, beste enpresa baten produkzioagatik ordezkatzeko: Estampados Sabadell. Langileek susmatzen dute lantokiaren lursailen espekulazioa dagoela operazio horren atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!