Erralde Hiltegiari buruzko asanblada egingo dute, domekan

Anboto 2007ko urr. 18a, 14:13

Durangoko Erralde Hiltegiari buruzko asanblada deitu du EHNE sindikatuak domekarako, urriaren 21erako, Abadiñoko Errota kultur etxean, 11:00etan. Zortzi hileko balantzea eta Berrizen hiltegi berria eraikitzeko proiektuaren azalpenak emango dizkie hurreratuko direnei.

Baserritarrei parte hartzeko deia egin die, “orain arte lez, aurrerantzean ere baserritarren konpromiso eta inplikazioa oso inportantea izango da-eta hiltegiaren etorkizunean”.
Hilero, 500 burutik gora hil dituzte Erralde hiltegian, urteotako balantzea eginez azaldu dutenez, eta 1.000 baserritar baino gehiagori eman die zerbitzua: “Kalitatearen aldeko apustu garbia eginez ohiko erara hil dira abelburu guztiak”. Era berean, jakin eragin dutenez, laster bildotsak hiltzen hasiko dira.

EHNEko ordezkariak, Erralde Hiltegia osatzen duten Udaletako ordezkariak eta Bizkaiko Harakinen Elkarteko presidenteak parte hartuko duten asanbladan hiltegi berriari buruzko informazioa ere emango dute. “Egitasmoa zehaztuta dago, kokapena erabakita eta finantziazio bideak lotuta”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!