Akordio bat lortu dute Guibema enpresan

Anboto 2007ko ira. 14a, 12:23

Bertan behera utzi du ELA sindikatuak, gaurko, 13:00ean, Abadiñoko Guibema enpresan deitutako elkarrateratzea. Azaldu dutenez, akordio batera heldu dira enpresako zuzendaritzarekin.

Bertan behera utzi du ELA sindikatuak, gaurko, 13:00ean, Abadiñoko Guibema enpresan deitutako elkarrateratzea. Azaldu dutenez, akordio batera heldu dira enpresako zuzendaritzarekin.

Guibema enpresan “sindikatuagatiko jazarpena” eta “errepresaliak” salatu izan ditu ELA sindikatuak. “Egutegiaren aldaketa, aurretik itundutako oporrak ez ematea eta haurdun den langile bati emaginarengana joateko baimenik ez ematea” aitatu izan dituzte “sindikatuagatiko jazarpenaren” adibide legez, argitu dutenez. Joan zen uztailean hiru eguneko greba egin zuten, “lan baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmenaren alde”.

Irailean, greba egin zuten langileen kontrako jazarpen kanpaina hasi izana salatu izan du ELAk. Iraileko lehenengo astean langile bat kaleratu zutela salatuz. Berriro enpresan hartu dezaten eskatuz elkarretaratzera deituta izan dute, gaurko, enpresan bertan. Hala ere, azkenean bertan behera utzi dute akordio bat lortu dutelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!