ELAk “errepresaliak” salatu ditu Abadiñoko Guibema enpresan

Anboto 2007ko ira. 13a, 16:16

Abadiñoko Guibema enpresan “sindikatuagatiko jazarpena” eta “errepresaliak” salatu ditu ELA sindikatuak. “Egutegiaren aldaketa, aurretik itundutako oporrak ez ematea eta haurdun den langile bati emaginarengana joateko baimenik ez ematea” dira “sindikatuagatiko jazarpenaren” adibide batzuk, argitu dutenez. Joan zen uztailean hiru eguneko greba egin zuten, “lan baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmenaren alde”.

ELAren berbetan, “enpresak ez du ulertu gura negoziazioa eskubidea dela, eta errepresalia lez, greba egin zuten langileen kontrako jazarpen kanpaina hasi zuten irailean. Iraileko lehenengo astean langile bat kaleratu zuten”. Berriro enpresan hartu dezaten eskatuz elkarretaratzera deitu dituzten, barikurako, sindikatu ordezkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!