Urtea hasi zenetik 20 lan istripu izan dira eta behargin bi hil dira

Anboto 2007ko ira. 5a, 11:19

Lan istripua izan zen joan zen barikuan Abadiñon. Urtea hasi zenetik, gutxienez, 20 lan istripu izan dira Durangaldean, 28 langile zaurituz; horretariko behargin bi hil egin ziren, Otxandion eta Zaldibarren. Lau larri zauritu ziren.

Lan istripua izan zen joan zen barikuan Abadiñon. Urtea hasi zenetik, gutxienez, 20 lan istripu izan dira Durangaldean, 28 langile zaurituz; horretariko behargin bi hil egin ziren, Otxandion eta Zaldibarren. Lau larri zauritu ziren.

Abadiñon izan dira istripu gehien, zortzi; Elorrion, bost izan dira eta Durango eta Atxondon bina. Berrizen izan zen beste istripu bat, eta baita Otxandion eta Zaldibarren ere. Aitatu dugun moduan, Abadiñoko enpresa baten izan zen azken istripua joan zen bariku gauean; zergatiak ez dira ezagutzen, eta, DYAk azaldu zuenez, Durangoko 39 urteko A. M. Z. M. beharginak pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen.

Langabeziak gora


Beste alde batetik, asteon kaleratu dutenez, Hego Euskal Herrian igo egin da langabetuen kopurua. INEM Espainiako Enplegu Institutuak jakitera eman duenez, abuztuan uztailean baino 3.482 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe, %3,76 gehiago (95.991 lagun). Bizkaian igo da gehien: 42.093 dira, 2.008 gehiago (%5,01). Gipuzkoan (%2,929) eta Araban (%6,29), 641na gehiago, 22.593 eta 10.828, hurrenez hurren; Nafarroan (%0,95), 20.477 dira langabekoak, 192 gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!