Salbadore jaietarako egitaraua gertu dute dagoeneko

Anboto 2007ko uzt. 23a, 12:32

Salbadore jaiak gero eta gertuago dituzte Abadiñoko Gerediagaz auzoan eta Jai Batzordeak jai egitarau zabala eratu du, ohi lez, jaiak ospatzeko. Donien-atxa igotzearekin batera, txapliguak eta trikiti doinuak lagun hartuta, emango die ongietorria Salbadore jaiei auzoan. Horretarako hitzordua abuztuaren 3an izango dute, 20:00etan. Aurten ere, bertaratuko direnen artean gisatua banatuko du Jai Batzordeak.

Batzordeak jai egitarau zabala eratu du, ohi lez, jaiak ospatzeko. Donien-atxa igotzearekin batera, txapliguak eta trikiti doinuak lagun hartuta, emango die ongietorria Salbadore jaiei auzoan. Horretarako hitzordua abuztuaren 3an izango dute, 20:00etan. Aurten ere, bertaratuko direnen artean gisatua banatuko du Jai Batzordeak.

Gau giroa, berriz, rock doinuek berotuko dute. Kontzertua eskainiko dute Sus Scrofa, Niri Bost, Fision Boyz, Tanga Opilak eta Midnight Murders taldeek, 22:30ean hasita.

Abuztuaren 6ra bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte Gerediaga auzoan. Asto lasterketa antolatu dute abuztuaren 4rako, zapaturako. Saioa 18:00etan hasiko da eta irabazleak 100 euro eta garaikurra lortuko ditu; 2.ak eta 3. ak, berriz, 80 euro eta txanpan botila eta 60 euro eta txanpan botila, hurrenez hurren. Hala ere, Jai Batzordeak jakin eragin duenez, parte hartzaile guztiek jasoko dute txanpan botila. Ondoren, 19:00etan, igel txapelketa ere hasiko da. Irabazleak 50 euro eta garaikurra lortuko ditu. Hurrengo biek, 30 euro eta ardo botila eta 10 euro eta ardo botila lortuko dituzte.

Gauekoa, berriz, erromeri giroa izango da. Luhartz taldeak berotuko du gaua 23:00etan hasi eta goizaldera bitartean.

Bakailao, mus eta tortilla txapelketak eta bertsolariak


Hamabi Harriko irlanderen saio hasiko da, domekan, abuztuaren 5ean, 11:30etako meza amaitu eta jarraian. Era berean, bakailao txapelketa pil-pil erara izango da goizean. Parte hartzaile guztiei txakolin botila emango die; hala ere, irabazleak 100 euro, garaikurra eta txakolin botila bi izango ditu. Bigarrenak, 60 euro eta txakolin botila eta hirugarrenak 30 euro, txakolin botila ez eze.

Bazkalostean, 17:00etan, Mus txapelketari ekingo die. Irabazleek 180 euro, txapelak eta garaikurrak lortuko dituzte eta bigarren geratutakoek 100 euro garaikurrak ez eze. Hirugarren eta laugarrenek 50 eta 30 euro lortuko dituzte, hurrenez hurren, bakoitzarentzat txanpan botila bana ez eze. Txapelketez jositako eguna izango da domekakoa; izan ere, 19:00etan, tortilla txapelketa ere hasiko da. Tortilla onenaren truke 60 euro, gazta bi eta ardo botila emango ditu Jai Batzordeak; 2. ak, berriz, 50 euro eta ardo botila bi lortuko ditu eta 3.ak, 30 euro eta ardo botila bat. Ondoren, afari-merienda egingo da Salbadoren bertan eta Jai Batzordeak piperrak, entsalada eta ardoa jarriko ditu.

Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak ea Jon Maiak eskainiko dute bertso saio 22:00etan; aurretik eta ondoren, Olgetan plaza-taldeak berotuko du jai giroa.

Afari herrikoia eta argazki erakusketa

Salbadore egunean, abuztuaren 6an, meza nagusia izango da 12:00etan, eta, ondoren, Hamabi Harriko irlandera eta ezpatadantzariek eskainiko dute saioa, eta, ondoren, ohiko aurreskua egingo da.

Briska txapelketa jokatuko da 17:00etan eta irabazleentzat 140 euro eta garaikurra gordeko dituzte. Bigarren bikoteak 100 euro lortuko ditu, 3.ak 60 eta 4.ak 40 euro. Azken hiru bikoteok txanpan botila bana ere izango dituzte, sari legez.

Afari herrikoiarekin eta erromeriarekin amaituko dituzte aurtengo jaiak, hala ere, aurretik, 18:00etan, umeentzako jolas eta tailerrak ere eratu dituzte. Bestalde, urtean zehar auzoan egindako ekitaldietan ateratako argazkiekin erakusketa ere antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!