Usadioari eutsiz, Errogatiba Eguna ospatuko dute abadiñarrek Urkiolako Santutegian abuztuaren 25ean. 
Horren haritik, herriko jubilatuentzako autobusak 10:30ean irtengo duela jakin eragin dute,  eta ohiko bazkaria 14:00etan izango dela. Izena emateko (10 euro) Zelaieta edo Traña-Matienako nagusien egoitzara jo daiteke, abuztuaren 5a bitartean.