Bizikleta martxa eratu dute, auzoz auzo, AHTaren kontra

Anboto 2007ko uzt. 18a, 15:26

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako bizikleta martxa eratu du Abadiñoko Gazte Asanbladak, hilaren 27rako. Auzorik auzo egingo dute bidea eta parte hartzera deitu dute: “Aldarrikapenez betetako egitasmoa izanik, guztion parte-hartzea ezinbestekoa da”.

Gaztetxetik abiatuko da bizikleta martxa 17:00etan, eta Traña-Matienarako bidea hartuko du. Bertan, Abadiñoko Iratxoek prestatutako parodia aurkeztuko dute. Hurrengo geraldia, berriz, Gazteluan egingo dute eta Gogaikarri bertso eskolakoek eskainiko dute saioa, 18:00etan; gero, Muntsaratzen pintxoak izango dituzte.

Mendiolan, AHTaren gaineko informazioa emango dute eta graffitia egin ere bai; 19:00etan da hitzordua. Eguna amaitzeko afaria egingo dute Gaztetxean bertan, 21:00etan (txartelak han lortu daitezke). Antolatzaileen ustez, “kalera irten eta desadostasuna agertzeko” unea da. Nabarmendu dutenez, “herriaren berba eta borondatearen gainetik gutxi batzuen interesak daude eta proiektu txikitzaile hori euskal gizarteari egindako iruzur handi bat da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!