Jaurlaritzako Larrialdietako teknikoak azaldu duenez, 05:30ean jaso dute SOS-DEIAK-en abisua eta Ertzaintza, Osakidetzako anbulantzia eta Bizkaiko hainbat suhiltzaile-etxe bertaratu dira: Iurreta, Basauri eta Markinako suhiltzaile-etxeak eta Urioste eta Derioko zati bat etorri dira Arzubia industrigunean kokatutako enpresara. Aitatu dugun moduan, bederatzi behargin arin zauritu dira eta inor ez dute eroan erietxera. Enpresaren egitura hormigoizkoa zen eta zutunik mantendu da

Argitzeke dago suaren sorrera
Argitzeke dago non eta zelan sortu den sutea. Hala ere, arratsaldeko txandan lanera sartzekoa zen langile baten berbetan, aluminioaren akabera sailean sortu da eztanda, “

Enpresa komitean dago ELA sindikatua eta gertatu dena argitzea eskatu dute. “Langile batzuk azaldu dute aireztatze-sistemak ez ziharduela behar den moduan . Goiz da ezer esateko, hala ere, sutea non eta zelan sortu den argitzea gura dugu”. Joan zen ostegunean ere izan zen sutea Fundimag enpresa. Sute txikia izan zen hura eta inor ez zen zauritu. Bigarren sutea izateak be arduratzen du ELA azaldu dutenez.
Langileen egoerak arduratzen diela azaldu du ELAko ordezkari Itziar Gabikagogeaskoak eta egoerari aurre egiteko ahalik eta lasterren enpresarekin hartu-emanean jarriko direla azaldu du, behin betiko zein behin behineko egoeran diren enpresako langileekin lotutako akordioez jarduteko.

Kalteen balorazioa
Bost ditu 35 langile inguruko Fundimag enpresak. Bertako gerenteak azaldu duenez, “kalteen balorazioa” egin gura dute eta “ahalik eta azkarren enpresaren jarduera berriro ere martxan jarri”.