GRAIN nazioarteko erakundeko ordezkariak izan dira Abadiñon

Anboto 2007ko uzt. 11a, 15:34

GRAIN nazioarteko erakunde ez-instituzionaleko —pertsonek kontrolatutako baliabide genetikoetan eta ezagutza tradizionalean oinarritutako nekazal biodibertsitatearen erabilera sostengagarria bultzatzen dute— ordezkariak izan dira Abadiñon, EHNEk gonbidatuta.

GRAIN nazioarteko erakunde ez-instituzionaleko —pertsonek kontrolatutako baliabide genetikoetan eta ezagutza tradizionalean oinarritutako nekazal biodibertsitatearen erabilera sostengagarria bultzatzen dute— ordezkariak izan dira Abadiñon, EHNEk gonbidatuta.

Enpresa zein nazioz gaindikoek jarduera ekonomikoekiko—elikadura jarduerak zein ez— toki- eta mundu- mailan duten kontrol geroago eta handiagoarekin lotutako hainbat gai aztertu eta eztabaidatzeko aukera izan dute nekazaritza sindikatuak eratutako jardunaldietan; aldakiEHNE_GRAIN.jpg tradizionalen haziak gorde eta sarbide librea izatearekin —hori be toki- eta mundu-mailan— lotutako problematikaz ere jardun dute.

Aste hasikeran izan dira jardunaldiak EHNEren Abadiñoko egoitzan, eta Bizkaiko EHNEko presidente Mikel Kormenzanak balorazio “oso ona” egin du. Astelehenean laborantza-erregaia izan zuen eztabaidagai: “Aspaldian dihardugu txarto deituta bio-erregaia deritzonarekin. Laborantza-erregaia da guretzat, ez biologikoa. Baserritar eta gizartearentzat mehatxu handia da”. EHNEk “iruzurra” dela dio, eta aldaketa klimatikoari aurre egitearekin baino interes ekonomikoarekin dagoela lotuta. Horren aurrean garatu daitezken ekintza eta estrategiak ere aztertu ei dituzte.

Haziak eta transgenikoak

Aldaki tradizionaleko hazien erabileraz ere jardun zuten —tokiko aldakiak katalogatu ala ez, zelan saldu, zein trukatu arazo legalik barik…—, hazien gainean dauden nazioarteko kanpainez eta aldaki tradizionalez zein transgenikoez, besteren artean. Era berean, gai horiekin lotuta indarrean dagoen legedia ere hartu dute hizpide. Landu daitezken ekintza eta estrategiak ere jarri zituzten mahai gainean.

Iparraldearen atzetik Bizkaian batu dira udal gehien transgeniko gabeko gune izendatzeko kanpainara. Norbanakoak, udalak, erakundeak, Jaurlaritza… geroago eta gehiagok egin dute bat horrekin. Hala ere, berriro zabalduko du kanpaina EHNEk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!