Joan zen otsailaren hasikeran amaitu zituen Muntsaratz auzoan autobus geltoki berria eta zebra-bidea egiteko lanak. Elorrioko errepidearen albo banatara autobus geltoki berriak egokitu zituzten horren barruan eta, tartean, semaforoa daukan zebra-bidea ere bai; hala ere, markesinak ez dituzte oraindino ipini eta auzokoak oso haserre daude horrekin: “Udan sartu gara, baina, negu osoa igaro dugu markesina gabe eta inguruan ez dago aterpe bat ere”, diote. Aitatu dezagun lan horien barruan auzorako sartu-irtena ere egokitu dutela.