Ezkondu eta familien eguna, Urkiolan

Anboto 2007ko uzt. 10a, 14:05

Ezkondu eta familien eguna asteburu honetantxe ospatuko dute Urkiolako Santutegian; uztailaren 15ean, hain zuzen.

Ezkondu eta familien eguna asteburu honetantxe ospatuko dute Urkiolako Santutegian; uztailaren 15ean, hain zuzen.

Eliz arduradunek jakitera eman dutenez, meza berezia izango da santutegian 12:00etan, eta, usadioari jarraituz, urrezko eta zilarrezko eztegudunei omenaldia egiteko ere aprobetxatuko dute.

Arratsaldean ere jarraituko du jai giroak Urkiolan. Izan ere, umeentzako jolasak egongo dira eta trikitilariek alaituko dute jai giroa. Jaialdia ere prestatu dute, gaineratu dutenez.

Mendiolan, 160 lagun bazkaltzeko

Mendiola auzoan be jai giroan murgilduta dagoz. Hainbat ekitaldi eratu dituzte asteburuari begira. Horren artean, auzo bazkaria. Zapatuan 160 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Bertso jaialdia ere izango da zapatu gauean. Xabier Paya, Sustrai Colina eta Jesus Mª Irazu bertsolariek jardungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!