Behargin bat larri zauritu da Abadiñon metro eta erdiko altueratik jausi ondoren

Anboto 2007ko uzt. 10a, 13:48

Lanean ziharduela metro eta erdiko altueratik jausi ondoren larri zauritu da langile bat Abadiñon. Astelehenean izan zen istripua, E.A.G kamioien lubaki batera jausterakoan, 07:55ean. Durango bizi den 49 urteko behargina DYAko anbulantziak eroan zuen Galdakaoko erietxera. Horrelako lan istripu larriak, oso larriak eta hildakoak eragin dituzten istripuak %50ean gutxitu gura direla jakin eragin zuen egun batzuk lehenago Eusko Jaurlaritzak, 2007-2010 eperako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Plan berriaren aurkezpenean.

Bertan, lan arriskuen prebentzioan enpresek sustatzeko neurriak batu dituzte. Prebentzioa lantzen duten enpresak sarituko dituzte; Administrazioaren kontratazio irizpideetan lan arriskuen prebentzioa hobetzeko bidean diharduen enpresak: lan segurtasun plan propiodunak edo horren inguruko agiriak dituzten enpresak Administrazioaren lehiaketetan puntuazioaren bitartez hartuko dira kontutan.

Lan-talde bat egin du Jaurlaritzak hori aztertzeko, aurreratu dutenez, eta irailean hasiko dira lanean; urtea amaitu aurretik arautu gura dute aldaketa hori dekretuz. Planaren helburuak betetzeko, prestakuntza, ikuskaritza eta sentsibilizazio arloetan hainbat ekintza ere hasiko dituzte eta instituzioen arteko elkarlanari ere garrantzi handia emango die, azaldu dutenez, bata bestearen segidan egiten diren azpikontratazioen kontra jarduteko. Istripu indizea ere nabarmen txikitu gura dute eta istripu larriak, oso larriak eta hildakoak eragin dituztenak %50 gutxitu 2010. urterako.

Lan arriskuen kontrola

Iaz, 1.000 langileko 61ek istripuak izan zituzten eta, gura dute1.000 langileko gehienez 50 istripu izatea. Lan arriskuak kontrolatzeko ikuskatzaile eta teknikarien kopurua nabarmen handitzeko asmoa dauka Jaurlaritzak: egun, 20.000 langileko teknikari bakarra dago, eta 2010ean 8.000 eta 9.500 langileko teknikari bat egotea gura dute. Bestalde, erakundeen eta fiskaltzaren konpromisoa ere nabarmendu dute, besteren artean. Lau urterako planak 36,7 milioiko aurrekontua dauka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!