Sankristobalak abiatuko dituzte, asteon, Mendiolan

Anboto 2007ko uzt. 5a, 17:11

San Kristobal bezperan emango die ongietorria auzoko jaiei Mendiolan. Trikitilariek girotuta Donien-atxa altxatuko dute astelehenean, 19:00etan, eta usadioari eutsiz, berakatz-zopa ere izango da ondoren auzokoentzat. Martitzena, San Kristobal eguna, izango da egun handia Mendiolan.

Abadiñoko ezpatadantzariek eskainiko dute saioa 11:30eko meza amaitzean, eta gazta, ogia eta ardaoa izango dira hurreratuko direnentzat. Abadiñoko harri-jasotzaile gazteen saioa hasiko da 13:00etan (Urdax Magunazelaia, Gaizka Uriarte eta Xabier Agirre izango dira) eta briska txapelketa 17:00etan; 19:00etan, Oiergi taldearekin erromeria izango da.

Kupela taldea

Hurrengo asteburuari begira eratutako ekitaldiak be asko dira. Besteak beste, antzinako autoen erakusketa, herri-bazkaria, Abadiñoko XII. Artzain Txakurren Txapelketa eta
umeentzako jolasak izango dira, hilaren 14an. Bertsolariak, tortilla txapelketa eta Kupela taldearekin erromeria ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!