Merinoaren Ibilbidea sortzea aztertzen dihardu Gerediagak

Anboto 2007ko uzt. 3a, 10:41

Merinoaren Ibilbidea berreskuratzea aztertzen dihardu Gerediaga elkarteak , Durangaldearen sorrera eta antolamendu historikoa azaldu eta ezagutzeko bide bihurtu dadin. Kultur ibilbide hori Goiurian (Iurreta) abiatuko litzake, ondoren, Momoitioko San Juanera eta Garaira bideratuz. Gerediagako baseliza eta Astolako Auzitegi zaharra eta Muntsaratz (Abadiño) bisitatzeko aukera emango luke ibilbideak eta, Elorrion hirigunea ez eze, Etxebarriako San Agustin ere bai.

Baserria , kofradiak, batzar edo antolamendu egitura desberdinak azaldu gura dituzte ibilbide horretan, Durangaldearen historia ez eze, eta asmoa da datorren ikasturtean beharrean hurrengoan martxan jartzea. Izan ere, batez ere, nahiz eta interesa izan dezakeen orori zabalik egon, Durangaldeko eta Bizkaiko ikasleek egin dezaketela uste dute Gerediagako arduradunek.

Merinoaren Ibilbide horren barruan Astolako auzitegi zaharrean dagoen erakusketa birmoldatzea ere gura du Gerediagak: “Behin behineko erakusketa txiki bat dago bertan Durangaldeko hainbat berezitasun batzen dituena eta hori birmoldatu eta kultur ibilbide horren barruan integratzea gura genuke eta behar den moduan finkatu erakusketa, Merinoaren zein Durangaldearen inguruan batu daitezkeen bestelako zerak ere bertan bilduz”.

Oraindik “oinarri sendorik” ez daukan egitasmo honetan lanean diharduela Astolako Zubiaurre Etxean egindako oroimen ekitaldian azaldu du Gerediagak. Bertan jardun zuten Jon Irazabalek, Nerea Mujikak eta Jose Luis Lizundiak. Orain bost mende Durangaldeko elizateek erositako Zubiaurre etxearen historia errepasatu zuten. Bertan bizi zen merindadeko tenientea.

Besteak beste, kartzela izan zeneko garaia gogoratu zuten eta baita Julene Azpeitiaren figura ere bai, Abadiñoko irakasle, idazlea eta irakaskuntzan aitzindaria, Duela 70 urte erbesteratu zena Astolatik bertatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!