Hamar batzorde eratu berri ditu udalbatzarrak

Anboto 2007ko uzt. 3a, 09:59

Batzorde eraketa egin berri du udalbatzarrak, guztira hamar batzorde informatibo osatuz. Era berean, ohiko osoko bilkurak hemendik aurrera hileko azken martitzenero egitea onartu da, 19:00etan. Jose Luis Navarro alkateak (Abadiñoko Independienteak) jardun osoa izango du eta Gobernu Batzordean Abadiñoko Independienteetako lau kide izango dira. Alkatearen soldata ez da zehaztu.

Batzorde eraketa egin berri du udalbatzarrak, guztira hamar batzorde informatibo osatuz. Era berean, ohiko osoko bilkurak hemendik aurrera hileko azken martitzenero egitea onartu da, 19:00etan. Jose Luis Navarro alkateak (Abadiñoko Independienteak) jardun osoa izango du eta Gobernu Batzordean Abadiñoko Independienteetako lau kide izango dira. Alkatearen soldata ez da zehaztu.

EAE-ANVk ez batzorde informatiboetarako ez Gobernu Batzorderako alderdiengana inor zuzendu ez izana kritikatu du, “azken 20 urteko formularen zantzuak” ikusita AIren jarrerak “beldurra” eta “kezka” sortarazten diela azalduz. Alkateak, bere aldetik, nabarmendu du “inoiz ez dutela boterea erabiliko gehiengo absolutua lortzeko”. Gaineratu duenez, “elkarrizketan” oinarritu gura dute lana, eta batzorde eraketari dagokionez “gauzak arindu eta udaletxea ahal bezain arinen martxan jartzea” gura izan dute. Aurrera egin ahala aldaketak egin daitekezela argitu gura izan du.

Hirigintza eta Ingurumena, Osasuna eta Gizarte Ekintza, Kultura, Kirolak eta Jaiak, Emakumea, Hezkuntza eta Euskara, Udak eta Zaborra, Mendiak, Ogasuna eta Gobernazioa. Horiek dira eratutako batzordeak, hala ere, Ogasuna, Kontuen batzorde berezia bihurtuko da unean une. Batzordeburuak ere izendatu dituzte, guztiak AIkoak.

Alkatea arduratuko da Hirigintza eta Ingurumena eta Gobernazioaz, Ur eta Zaborrak eta Ogasuna batzordeetaz Antonio Serrano eta Argiñe Abad Emakumea eta Hezkuntza eta Euskara batzordeez — azken biok alkateorde ere izendatu dituzte—. Jon Peli Larruskainek hartu ditu Kirolak eta Jaiak eta Mendiak batzordeak, eta Kultura eta Osasuna eta Gizarte Ekintza Luisi Gomezek. Alkateak zuzendutako du baita Udaleko Kultura Kontseilua ere.

AIk hauteskunde egitarauan “lankidetza” eta “partehartzea” nabarmendu arren EAE-ANVk dio ezer adostera inor ez dela hurreratu eta batzordeen ezaugarriekin ados ez daudela. Alkatea buru izanda alderdi bakoitzeko batek osatzea eta bertotik batzordeburua izendatzea proposatu dute.
Batzordeak informatiboak direla azaldu du Navarrok eta ez direla erabakigarriak eta botoa ponderatua dela; EAJk bere aldetik, gogoratu du Gobernu Gobernazioa erabakigarria dela eta botoa ponderatua, “beraz ezinezkoa dela gehiengo absolutua lortzera jo, ez duzue-eta”.

Udal gaindiko erakundeetarako ordezkariak ere izendatu diztute. Erralden eta Urkiolako Parke Naturalean alkatea izango da ordezkari; Mendi Nekazaritza elkartean Antonio Serrano. Aitatu ditugu biok ordezkatuko dute AI, Durangaldeko Mankomunitatean, EAE-ANV Igor Arkarazok eta EAJ Marian Larraurik; Euskal Fondoan, berriz, Jon Peli Larruskain (AI), Ramon Zarrabeitia (EAE-ANV) eta Axier Garate (EAJ) izango dira ordezkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!