Trenak gordetzeko eraikitze lanak atzeratu egingo dira

Anboto 2007ko eka. 20a, 10:32

Durangotik Abadiñora eroango dira trenen gordeleku eta tailerrak; Lebario auzora, hain zuzen. Hala ere, horretarako eraikitze lanak atzeratu egingo direla azaldu du Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunak.

Durangotik Abadiñora eroango dira trenen gordeleku eta tailerrak; Lebario auzora, hain zuzen. Hala ere, horretarako eraikitze lanak atzeratu egingo direla azaldu du Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunak.

Urte hasikeran, lurrak egokitzeko lanetan zihardutela, adierazi zutenez, “epe laburrean” eman behar zituzten lanak. Hala ere, enkantean hartzeko eskaintzan, udagoiena ingura arte ezingo dela egin esan dute.

Eraikitzen hasi ahal izateko, lurren egokitze lanak sei hilabete atzeratuko direla argitu dute. Besteren artean, zerbitzuetako hainbat sare topatu dituzte, itxaroten ez zituztenak, eta lanak atzeratu egin dira.

Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio Sailetik bideratutako egitasmo zabal baten barruan sartuta dago trenen gordeleku eta tailerrak batzeko eraikin berria. Horrezaz gainera, Zornotzatik Lebariora, trenbidea bitan zatituko dute, eta zati handi baten, Durango, Iurreta eta Abadiño hartuz, lurperatuta joango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!