Sasoi bateko ogibideak ezagutzeko gonbit zabala

Anboto 2007ko eka. 14a, 10:56

Etxebarriako San Agustin sortu zela 954 urte dira. Halaxe erakusten du 1053ko sortze-gutunak, eta horixe ekarriko dute gogora III. Antzinako Ogibideen Azokan, Olazar elkarteak urte birik behin jarritako hitzorduan. Erdi Arora atzera begiratua egingo dute zapatuan, orduko ogibideak ezagutzeko gonbita luzatuz. Udalaren laguntzarekin eratutako azokak 12 bat erakustoki batuko ditu: buztinlari, hargin, sagardogile, zorroztaile, gaztagile, egurgileak…

Nobedaderik ere badakar Azokak: “Erdi Aroko ogibideak gogoratzea eta erakustea da helburua, beraz, izaera horri eutsi gura diogu. Horrekin lotu gabeko salmentarik ez da egongo”. Gainera, erakustaldiak izango dira, 12:00etatik 13:00a bitartean: gaztaren prozesu osoa ikusi ahal izango da, eztiarena ez eze; eta, Zeanuritik hurreratutako taldeak antzinako zerragintzari buruzko erakustaldia eskainiko du.

Erdi Aroko bazkarirako tartea hartu dabe14:30ean; 17:00etan, azoka berriro zabalduz. Iruñeko Mamarru taldeak Erdi Aroko ikuskizuna eskainiko du 17:30ean; 16:30ean, orduko jolasetan jardungo dute umeek. Ehiza-hegaztien erakusketa ere izango da 18:30ean. Azoka eratzeko 7.000 euroko aurrekontua izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!