Durangaldeko 200 bat dantzari batuko dira, domekan

Anboto 2007ko eka. 14a, 10:50

Talde Batua dantza taldeak domekarako, ekainaren 17rako, eratutako Umeen Euskal Jaiak Durangaldeko hainbat neska-mutiko batuko ditu; guztira, 200 bat gaztetxo. Zornotza—Bernako dantza taldea ere bai—, Berriz, Ermua, Elorrio, Atxondo, Mañaria, Durango eta Abadiñoko — Traña-Matienakoa eta Zelaietakoa, antolatzaile diharduena— elkartuko dira; guztira, 11, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Zelaietako frontoian dantzariei harrera egingo die 11:00etan eta, 12:00etan, Zelaieta eta Muntsaraztik kalejira hasiko dute. Bazkaltzera joango dira 13:30ean, eta, Ferialekuan izango den alarderako 16:30ean elkartuko dira guztiak berriro. Saioa 17:00etan hasiko da (eguraldiak laguntzen ez badu, probalekuan) eta ohi dutenez, Dantzari Dantza egingo dute mutikoek; neskatoek, arku-dantza eta zinta-dantza, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!