Aita San Antonio gogoan hartuz, urteroko hitzordua

Anboto 2007ko eka. 14a, 09:11

Eguraldiak larregi lagundu ez zuen arren, hainbat bisitari jasoz zituen Urkiolako Santutegiak, atzo, San Antonio egunez. Goiz osoan behelainoa izan zen nagusi, lanbroa ez eze. Horrek, baina, ez zuen eragin bisitarien animoan, eta askok eta askok igo zuen Urkiolara. Durangotik bost autobusek irten zuten goizean goiz, beteta, Urkiolara; gero ere, eten gabe igo eta jaitsi zuten mendatea autobusek.

urkiola.jpgNekazaritza eta artisautza azokak eta abelburuen erakustaldiak ez zuten hutsik egin, eta bertara aurkeztutako artisau-lan zein baserritarren azken ekoizpena ikusi zein erosteko aukera izan zuten bisitariek. Eta, zelan ez, usadioari eutsiz, gutxi-gutxi izan dira Santutegi aurreko harriari buelta emateari uko egin dienik, San Antoninori bikotea edo bestelako guraria eskatuz.

Datozen egunetan ere hainbat ekitaldi

Asteburuan ere hainbat lagun batuko ditu Urkiolak. Izan ere, zapatuan, Arratiako errogatiba egingo da 11:00etan; etzi, berriz, Errepetiziño Domeka ospatuko dute, hainbat ekitaldirekin.
Bittor gotzaina buru dela izango da meza nagusia, 12:00etan, ekainaren 17an. Trapagarango abesbatzak abestuko du, gainera. Hala ere, San Antonio egunez legez, 09:00etatik 13:00era, orduro izango dira mezak Urkiolako Santutegian; 18:00etan eta 19:00etan ere bai. Horrezaz gainera, Abadiñoko XII. Artzain Txakur Txapelketaren saioa jokatuko da, 11:00etan hasita; santutegi atzeko landetan jardungo dute. Bestalde, 13:00etan, herri-kirol saioa izango da Santutegiko enparantzan. Aitatu beharrekoa da Abadiñoko trikitilariek egun osoan zehar giroa berotuko dutela ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!