San Antonio eguna, Urkiolan, eguaztenean

Anboto 2007ko eka. 6a, 15:33

Ohi duen legez, San Antoniok makina bat bisitari batuko ditu Urkiolan, datorren eguaztenean. Jai egun handia izaten da ekainaren 13a Urkiolan, eta eratutako ekitaldien artean nekazaritza azoka eta ganadu erakustaldia nabarmendu daitezke. Santutegian 09:00etatik 13:00era izango dira mezak, baita 18:00etan eta 19:00etan ere; hala ere, 12:00etakoa izango da meza nagusia, Bilboko gotzain laguntzaile Karmelo Etxenagusiak gidatuko duena.

Ohi duen legez, San Antoniok makina bat bisitari batuko ditu Urkiolan, eguaztenean. Jai egun handia izaten da ekainaren 13a Urkiolan, eta eratutako ekitaldien artean nekazaritza azoka eta ganadu erakustaldia nabarmendu daitezke. Santutegian 09:00etatik 13:00era izango dira mezak, baita 18:00etan eta 19:00etan ere; hala ere, 12:00etakoa izango da meza nagusia, Bilboko gotzain laguntzaile Karmelo Etxenagusiak gidatuko duena.

Denon artean bakea da zabaldu gura duten mezua.

Abadiñoko trikitilariek berotutako jai giroa lagun hartuta, San Antoniori bikotea eskatzeko aukera aprobetxatuko bisitari askok eta askok. Jon Azpillaga eta Angell Mari Peñagarikano bertsolariek ere ez die hutsik egingo hitzorduari.

Eguaztenean izango da San Antonio eguna, baina, horren haritik, asteburu honetan, ekainaren 9an, Aramaiorako Errogatiba egingo da 12:00etan. Domekan, 10ean, berriz, Korpus Christi eguna ospatuko dute. Meza nagusia eta elizbira izango dira 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!