Zabala gogoan hartuz, 48 lagun doaz Europako Tontorretara

Anboto 2007ko eka. 5a, 17:51

Garaiko herriak Europako Tontorretan (Asturias) bertan hartuko du gogoan orain 20 urte bertan istripuan hil zen Joseba Zabala Ibabe herrikidea. Euskadiko salbamenduko txakurren taldeko kidea zen Zabala eta Europako Tontorretan desagertutako ume baten bila ziharduela, helikoptero istripu batean hil zen. Istripu hartan zazpi lagun hil ziren: tartean, bere kide Lourdes Verdes Rola, Jabier Gallastegi Gorosabel eta Luis Angel Diaz Pascual.

Urteurrena gogoan hartuta Asturiasera bidaia eratu dute Garain. Zapatuan, ekainaren 9an, 48 lagun joango dira bertan, domeka goizean antolatutako omenaldian parte hartzera. Autobusak 16:00etan irtengo du, zapatuan. Domekan iluntzean bueltatuko dira Garaira.

Domekan, elkarrateratzea egingo dute Enol Lakuen aparkalekuan eta 10:55ean jarritako monolitorako bidea hartuko dute. Omenaldia 11:00etan hasiko da. Ekitaldi erlijiosoak hasiko du hori, gero eta koroa eta musika eskaintza egingo da eta zortzi minutuko isilunearen ondoren ekitaldi soziala hasiko da. Garaitik bertsolari bi, txistulari bat eta dantzari bi joango dira eta horiek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Asturiasen bertan antolatu dute oroimen-ekitaldia, hala ere, Garaiko herritarrak hartu-emanean jarri izan dira bertakoekin eta ekitaldiak bateratuta egitea adostu dute, azaldu izan dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!