Ak hautesle-zerrenda egokitu du Berdintasunerako Legea betetzeko

Anboto 2007ko mai. 23a, 15:55

Berdintasunerako Legea betetzeko, hautesle-zerrenda paritarioak betetzera derrigortu dituzte oraingoan alderdi politikoak udal hauteskundeei begira. Horren haritik, PPk errekurtsoak aurkeztu ditu; tartean, Abadiñoko EAren zerrendaren kontra. Bilboko Administrazioarekiko Auzietako epaiak errekurtso hori onartu zuen, eta EAk zerrenda egokitu behar izan du.

Zerrendan, lehenengo bosten artean lau emakume eta gizonezko bat zeuden, eta ordena aldatzea erabaki du alderdiak, horrela legeak dioena betez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!