Mugatutako prezioko etxeak egiteko ituna onartu dute

Anboto 2007ko mai. 15a, 11:47

Muntsarazko lurren ugazabekin sinatuko duten hirigintza-ituna onartu du udalbatzarrak, Abadiñoko Independienteak (AI), PSE-EE eta PPren aurkako botoekin. Horren bitartez, mugatutako prezioko etxebizitza libreak egingo dituzte. Muntsaratzen 470 etxebizitza egitea aurreikusi ditue; 303 izango dira babesekoak — horietako 60 sozialak— eta gainerakoak libreak. Azken horien prezioa mugatzeko sinatu dute hirigintza ituna.

Mugatutako prezioko etxebizitzok 234.000 euro balioko dute gehienez. Alegazio epea zabalduta, horiek ebatzi ondoren behin betiko onartuko dituzte. Lur jabeekin ituna ekain erdialdera sinatzea aurreikusi dute.

Egitasmoak eragindako lurren 11 ugazabekin hartu-emanean jarrita, gehienak ados agertu dira, lur gehienen jabea barne; hiruk ez dute bat egin: oraingoz, egingo diren libreen %60 inguru litzake mugatutako preziokoa; hala ere, gainerako %25ek ere hirigintza kargetan parte hartu beharko du. Dena dela, sinatu arte zehaztu gabe dago zenbat lur jabek parte hartuko duten akordioan.

AI, PSE-EE eta PPk gogoratu dute hasieratik izan direla egitasmo horren kontra eta jarrera hori mantendu dute. AIk, bere aldetik, salatu du gainerako udalbatzarra “kontuan hartu gabe garatu dela ituna” eta Tornosolon (Zelaieta) babesekoak egitearen aldeko direla berretsi dute. Lurren jabeekin lez, etxebizitza sozialen baldintzak aztertzeko Jaurlaritzarekin ere zergatik ez diren hartu-emanean jarri ere galdetu dute. Gobernu Taldeak gogoratu du, dagoeneko, baldintzok zehaztuta daudela.

Baldintzak

2006ko ekainaren 15aren aurretik Abadiñon erroldatuta egotea beharrezko da mugatutako prezioko etxea lortzeko; baita 18 urte beteta izatea eta etxebizitza baten jabe ez izatea ere, titularitatea mantentzea ez eze. Abadiñarrek lehentasuna izango dute beti, eraikiko dituzten etxebizitza guztietako bat lortzerakoan. Mugatutako prezioko etxeetarako izena emateko epea obra baimena ematean zabalduko dute, urtebetean luzatuz. Emango ei dute horren berri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!