Gerbasen kalejirarekin emango die ongietorria Santrokazei

Anboto 2007ko mai. 10a, 15:07

Gerbasen kalejirarekin eta Abadiñoko ezpatadantzarien azken entseguarekin emango die herritarrek ongietorria Santrokazei, maiatzaren 12an, 21:00etan.

Gerbasen kalejirarekin eta Abadiñoko ezpatadantzarien azken entseguarekin emango die herritarrek ongietorria Santrokazei, maiatzaren 12an, 21:00etan.

Hala ere, goizago ere makina bat ekitaldi izango dira: Jose Angel Urien Gogoratuz txirrindulari lasterketa, xake arineko partidak eta Luis Irazola Gogoratuz II. Sokatira Txapelketa. Erromeria giroa, berriz, Probalekuak batuko du. Domekan, berriz, II. San Trokaz Igeriketa Txapelketa ere jokatuko da, esaterako. Hilaren 20ra arte, hainbat ekitaldi batzen dituen egitaraua osotu du Udaleko Kultura Kontseiluak.

Bestalde, sortu barri den Jai Batzordeak egitarau propioa eratu du. Gaurko, kontzertua antolatu dute Gaztetxean; bihar, berriz, Rock Maratoia eree egingo dute, Gaztetxean eta Txanporta plazan. Hilaren 20ra bitartean eratutako ekitaldien artean, Euskal Ezkontza ere sartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!