58 urteko gizonezko bat hil da auto-isptripuan

Anboto 2007ko mai. 8a, 12:09

Kamioi batek, lur orotako ibilgailu batek eta auto batek elkar jo zuten atzo arratsaldean, Muntsaratz auzoan. Gizonezkoa bizirik erreskatatu bazuten ere, Galdakaoko Ospitalera bidean hil zen, zauri larrien ondorioz.

Kamioi batek, lur orotako ibilgailu batek eta auto batek elkar jo zuten atzo arratsaldean, Muntsaratz auzoan. Gizonezkoa bizirik erreskatatu bazuten ere, Galdakaoko Ospitalera bidean hil zen, zauri larrien ondorioz.

Iurretako bizilagun bat hil zen atzo arratsaldean Abadiñon, N-636 errepidean, izandako istripu batean. Ezbeharra arratsaldeko hiruak aldera gertatu zen. 58 urteko gizonezkoa zihoan ibilgailuak (Peugeot 206) eta kamioi batek (DAF) elkar jo zuten, Ertzaintzak emandako datuen arabera.

Antza, autoa kontrako noranzkoaren erreian sartu da eta aurrez aurre talka egin du kamioarekin. Ondoren, beste ibilgailuak autoaren atzealdea jo du.

Ezbeharraren ondorioz, Toyota Land Cruiser markako lur orotako ibilgailuaren gidaria (J.A.L.A.) barruan harrapatuta geratu zen. Handik atera, baina zituen zauri larrien ondorioz, ospitalerako bidean hil zen.

Errepidea, noranzko bietan, ordu batez itxita egon zen atzo, auto ilara luzeak sortuz. Zirkulazioa Miotatik bideratu zuten eta 16:15era arte ez zuten bidea berriro ireki.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!