Tortilla eta paella lehiaketek ehunaka lagun batu dituzte

Anboto 2007ko mai. 1a, 10:12

Eguraldia ez da lagun izan Traña-Matienako sanprudientzioetako lehenengo egunetan. Hala ere, jai giroak ez du hutsik egin eta ostarterik ere izan da. Tortilla eta paella lehiaketetan eutsi egin zuen eguraldiak eta ehunaka lagunek jai giro ezin hobean igaro zuten eguna.

Gastronomi lehiaketek harrera on-ona izaten dute sanprudentzioetan eta, aurten aurkeztutako 48 paellak eta 72 tortillak horren erakusle garbia dira. Biak be San Prudentzio egunean izan ziren.

Iaz baino 25 mahai gehiago egokitu zituzten (75 mahai) paella lehiaketarako eta jarleku kopurua ere bikoiztu  zuten, 675 lagunentzako lekua egokituz. Jesus Mª Lejarazurena izan zen onena epaimahaiarentzat. Hurrengo postuetan geratu ziren, Concepcion Gonzalez, Jesus Fernandez, Pedro Petite, Marta Angulo, Dabid Galvan eta Iñaki Romero. Tortilla onena, berriz, Iñigo Junkerarena izan zen. Atzetik geratu ziren, Pili Agredeño, Esther Molina, Mª Jose Vicoso, Manolo Botana, Mertxe Hernando eta Goreti Munitxa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!