Urteroko jaialdia izango du Hiru sindikatuak, zapatuan, Abadiñon

Anboto 2007ko mai. 1a, 16:29

Azken hiru urteetan egin duten moduan, Abadiñoko probalekuan ospatuko du urteko jaia Euskal Herriko Garraiolarien Hiru sindikatuak. Maiatzaren 5ean, zapatuan, ipini dute elkartzeko hitzordua eta, besteren artean, herri bazkaria egingo dute. Aitatu, urteko sindikatuaren jaia, hemendik aurrera, maiatzaren lehenengo asteburuan finkatzea erabaki dutela.

Goizak musika eta “umore ona” ekarriko da probaleku ingurura, azaldu dutenez. Era berean, Herri Kirolak ere izango dira. Parte hartu gura duenari zabalik izango dira eta, bazkideen artean apustu-gurutzatzeei zabaldutakoak ere bai. Herri-bazkarian batuko dira eguerdian, arratsaldean, berriz, etxeko txikienentzako gaztelu puzgarriak izango dira. Baita dantzarako aukera ere. Izan ere, musika talde batek berotuko du  giroa, aurreratu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!