Langileak mobilizatzera deituko dituzte sindikatuek, oraingoan ere, Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginda. Hiriburuetan entzungo dira ozenen aldarriak. Izan ere, sindikatu gehientsuenak han batuko dira; ELA, UGT, CCOO eta CNT, adibidez. LAB sindikatuak, berriz, eskualdeka egingo du deia. Durangon ere manifestazioa deitu du, Andra Marian, 12:00etan.

Autodeterminazioaz, aldaketa garaia, Euskal Herria gorrira leloa aukeratu du, aurten, LABek. “Euskal Herritar lez eta Ezker Abertzaleko zati lez prozesuaren egoerarekiko ardura” agertu gura dute, azaldu dutenez: autodeterminazioa eta “aldaketa politiko eta soziala” eskatuko dute, beharrezko dena euren iritziz, “lan hartu-eman eta sozialerako euskal esparrua” lortzeko. “Erronka garrantzitsua” dutela diote.
Langileak garelako. Orgullo de clase lelopean hartuko du Maiatzaren 1a ELA sindikatuak, eta, Bilbon deitu ditu mobilizazioak. “Kapitalaren irabazietarako tresna huts bihurtzen gaituen ikuspegiari aurre egin behar diegu langileok”, azaldutakoaren arabera. “Sindikalistak gure klaseaz harro gaude, langile izaeraz harro gaude”. Ildo horretan, langile izaeraz harro diren guztiak deitu ditu ELAk Bilbora. Bizkaiko hiriburuan deituko ditu langileak CNT sindikatuak ere. Manifestazioa deitu dute. CCOO eta UGTren dei bateratua
CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, Bilbo, Gasteiz eta Donostian deitu dituzte manifestazioak. Berdintasunaren alde. Kalitatezko enplegua lelopean bateratutako deialdiak dira hirurak. CCOOk, Egunero langilearen eguna lelopean egindako deialdian, gogorarazi du lan eta bizi baldintzak hobetzera mobilizatzeko deituta daudela beharginak, mundu osoan; “aldi berean, giza eskubideen defentsa integralarekiko konpromisoa berriztatuz, justizi sozialarekikoa, berdintasunarekikoa, bakearekikoa, askatasunarekikoa eta demokraziarekikoa ez eze”, jakitera eman duten moduan.