2,7 milioiko inbertsio atalarekin, 10 milioi euroko aurrekontua onartu da

Anboto 2007ko api. 26a, 13:49

Gobernu Taldeak 2,7 milioi inguruko inbertsio atala batzen duen 10 milioi euroko udal aurrekontua onartu du 2007rako. Kontra izan ditu Abadiñoko Independienteak (AI), PSE-EE eta PP. Hirurek inbertsio atalak “errepikatzen” direla eta mailegua milioi bat eurotik gorakoa dela kritikatu dute, gaur goizean izan den aurrekontu eztabaidan.

Gobernu Taldeak 2,7 milioi inguruko inbertsio atala batzen duen 10 milioi euroko udal aurrekontua onartu du 2007rako. Kontra izan ditu Abadiñoko Independienteak (AI), PSE-EE eta PP. Hirurek inbertsio atalak “errepikatzen” direla eta mailegua milioi bat eurotik gorakoa dela kritikatu dute, gaur goizean izan den aurrekontu eztabaidan.

Frontoiaren alboan Abadiñobeaskoa kalearen urbanizazioak (220.000 euro), hilerriaren konponketak (376.000 euro), Sagasta auzoko saneamendu eta argiteria lanek (398.000 euro), San Trokaz elizako dorretxearen argiztapenak (60.000 euro) eta lurpeko zaborrontziek (92.870 euro) batzen dituzte inbertsio atal nagusiak, Jabier Uriarte alkateak gogoratu duenez.

Bestalde, erortzear den Zeletabe 4ko etxea bota egingo dute (97.000 euro), pasiorako lekua egokituz.

AIk aurrekontu proposamenari “guztiz kontinuista” deritzo: “Inbertsio gehienak mantenuarekin lotutakoak dira eta ez dago inbertsio errealik; gastu arruntean, berriz,ulertezina da, esaterako, medikuaren etxearekin edo harrobiekin lotutako euro bateko atalak mantentzea; eta segurtasunean eta lan osasunaren plangintzan ez da ezer inbertitu oraindino”. Legegintzaldia amaituko dela-eta, “oso pozik” agertu dira.

Kritika ugari


PSE-EEk, bere aldetik, nabarmendu du azken hiru urtean 900.000 euro inguru gorde izan direla lurrak erosteko: “Hori ez da erabili eta, aurten, besterik gabe kendu egin da atal hori”.  Gehiengo absolutua izanda aurrekontua udaberrian nahikoa sartuta aurkeztu izana ere kritikatu du.

AI eta PSE-EErekin bat egin du PPk, eta “ilogikoa” deritzo udal hauteskundeetarako hilabete falta denean aurkeztu izana. “Gastuaren kontrola lehentasunezkoa da, eta Udalak bere funtsa erabiltzea ere bai, orain arteko finantziazio politikak zergetan eragiten du-eta”. Inbertsioak errepikatu egiten direla, eta kultura eta kirolera bideratutakoa gehiago neurtu behar dela diote.

Gobernu Taldekoek, bestalde, “alternatiba” edo zuzenketarik ez dela aurkeztu gogoratu dute, eta inbertsioak aurrera atera gura badira, dirua behar dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!