“Jai herrikoien alde” egitaraua eratu dutre Santrokazetarako

Anboto 2007ko api. 25a, 18:53

Euskal ezkontza, kontzertuak, ipuin kontalaria eta herri-bazkaria. Horiexek dira, besteren artean, “jai herrikoien alde” sortutako batzordeak osotutako Santrokazetarako jai egitarauak batzen dituenak.

Euskal ezkontza, kontzertuak, ipuin kontalaria eta herri-bazkaria. Horiexek dira, besteren artean, “jai herrikoien alde” sortutako batzordeak osotutako Santrokazetarako jai egitarauak batzen dituenak.

Aurrekontuari aurre egin guran, berriz, ‘Jai herrikoien alde’ idatzita eta Gerbasen irudia daraman zapia kaleratuko dute: “Diru-laguntza eskatu izan dugu herriko enpresa batzuetan eta zapiei eurek aurre egingo diela esan digute. Zapiekin eta denon artean aurrekontuari aurre egitea itxaroten dugu”, azaldu dute jai batzordeko kideek.

Gaztetxeak, herriko hainbat kultur eta kirol taldek eta norbanakok elkartuta osotu dute egitaraua, ANBOTOk aurreratu zuenez, “herritik, herritar guztientzat” eratutako jaiak aldarrikatuz 120 bat sinadura batu ondoren. Gerbasek bere garrantzia hartuko du, gainera, eurek diotenez. Izan ere, ipuin kontalari baten bitartez nor den eta herrira zelan irten zuen emango da jakitera. Mende bi ei da Julian “Gerbas” edo “Abadiñoko Trobadorea” —berak egindako gitarra lako batekin abesten ei zuena— zeritzona jaio zela, azaldu dutenez. Urteak egin ei zituen Abadiñotik kanpora, eta itsu geratzean bueltatu zen.

1981ean kaleratutako sei bertso abestera ere gonbidatuko dituzte herritarrak, maiatzaren 12an hasitako jaiak 20an agurtu aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!