Auzo bazkaria eratu du Hamabi Harri elkarteak

Anboto 2007ko api. 23a, 13:31

Berreskuratutako usadioari eutsiz, auzo bazkaria eratu, aurten ere, Hamabi Harri auzo elkarteak. Maiatzaren 5erako jarri dute hitzordua auzotarren arteko adiskidetasuna bultzatzea helburu duen eta auzotar guztien jaia izango gura duen ekitaldirako.

Mezarekin hasiko da eguna Salbadore ermitan 12:00etan, eta, jarraian, ohiko mokadua zerbitzatuko dute. Jon Ansorregi eta Unai Narbaiza trikitilariek alaituko dute meza ostekoa. Bertso saioa eskainiko du, berriz, Xabier Amurizak; “hamabi harriren gainetik, hamabi baserri hamabi bertso. Auzoko baserriekin lotura hestua izango duen ekitaldia izango da hori”.

Hamabi Harri dantza taldearen saioa izango da 13:00ean eta, ondoren, Durangoko Plateruena kafe antzokian izango dute bazkaria. Bazkarira izena emateko maiatzaren 3ra arte dago aukera 630 504 016 telefonoan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!