Jai herrikoak aldarrikatuz sinadurak batu dituzte herrian

Anboto 2007ko api. 18a, 19:37

“Herritik, herritar guztientzat” eratutako jaiak aldarrikatuz herriko 20 bat kultur eta kirol elkarteren eta 100 bat norbanakoren sinadura batu dituzte herriko hainbat gaztek. Udal arduradunekin ere batu dira: “Dirua jartzen dutela eta eurek agintzen dutela erantzun digute”. Beraz, “herritarrean artean jai herrikoak antolatzea” pentsatu dute.

“Boikotik” egingo denik ukatu dute, baina, Santrokazetarako batzarra deitu dute barikuan, apirilaren 20an, 19:00etan, Gaztetxearen aurrean.

Diotenez, “auzo txiki eta handietan, guztietan, jaiak herritarrok antolatzeko aukera izatea gura dugu. Kultura kontseiluan ere hasieratik okerra da planteamendua: elkarteek zerbait eratu guraz gero proposamena eroan behar dute eta gero eurak, udal ordezkariek, erabaki”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!