Txosna baserria bota egin dute trenbideari lekua eginez

Anboto 2007ko api. 10a, 12:19

Lebarioko 1 zenbakian orubea baino ez da geratzen. Etxaburugoitia etxea —Txosna lez ezagutu duguna— bota egin dute, trenen gordelekuari lekua egiteko. Juli Uriarte eta Emilio Iturriagagoitia, azken horren aitak 1923an eraikitako etxea uztera behartu dituzte. Etxea desjabetzeko agindua betetzeko bertaratu zen Ertzaintza, joan zen apirilaren 2an, anbulantzia batek eta altzariak eroateko ibilgailuak lagunduta.

Desjabetzea salatzeko eta adineko bikotea babesteko, senideak, lagunak eta auzokideak ere bertaratu ziren; guztira, 40 lagun inguru elkartuz.
Etxean sartu eta ateak itxi zituzten. Ertzaintza indarrez sartu zen eta banan-banan irten zuren bertan batutakoek, bikotea eta seme-alabak geratu arte. Azkenak izan ziren urtetan.

Zornotzatik Lebarioraino (Abadiño) trenbidea bitan zatitzea batzen du Eusko Trenbideen egitasmoak, trenen gordelekua ez eze, eta ez du Txosna baserriarentzat lekurik uzten. Lur mugimenduekin jarraitzen dute, eta lanak enkantean hartzeko eskaintza publikoa eta adjudikazioa laster egitea aurreikusi da.

“Engainatuta” sentitzen dira Emilio eta Juli. Desjabetzerako Lurralde Epaimahaiak 213.000 euroan zehaztu zuen kalte-ordaina, Garraio Sailak familiarekiko negoziazioak eten ondoren. Orain, seme-alabekin bizi dira Durango eta Abadiñon; banatuta, etxe gabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!