Abadiñoko Taberna Txikik agur jaia eratu du asteburuan

Anboto 2007ko api. 11a, 11:18

Zelaietako (Abadiño) Taberna Txiki tabernak agur jaia antolatu du hilaren 14rako; azaldu dutenez, “25 urte baino gehiagoko historiaren ondoren”.

Zelaietako (Abadiño) Taberna Txiki tabernak agur jaia antolatu du hilaren 14rako; azaldu dutenez, “25 urte baino gehiagoko historiaren ondoren”.

Barikuan, apirilaren 13an Koello 104 taldeak emango du kontzertua 22:30ean, ondorengo jaia goizaldera arte luzatuz. Biharko agur jaia, 19:00etan hasiko da. Aurreratu dutenez, gauean sorpresarik ere izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!