Landa eta nekazaritza lurrak zirenak berriro kalifikatu eta industriarako lur bilakatu diztuzte, Iturriagagoitia familiaren bizilekuaren ingurua aldatuz. Eusko trenbidearen proiektuetan trenaren bidea zabaltzea ere ageri da, eta asmo horrek ez du Txosna baserriarentzako lekurik uzten. Horregaitik baserria bota egingo dute.
Orain arte Durangoko tren geltokian zeuden tailer eta kotxerak Lebariora eroango dituzte, horregaitik ari dira inguru horretako lurrak altxatzen.







