Guatemalan Medicus Mundi Bizkaiakoen egitasmoen ardura daroan Elisbeth Porras Durangaldean da, horren garapena azaltzeko. 
Pediatra, irakasle eta hezitzailea denak euskal osasun sistema ezagutzeko aukera izango  du  egunotan elkartruke horren bitartez. Abadiñon, Traña-Matienako osasun zentroan, bihar, martxoaren 29an, hitzaldia eskainiko du ; gero Elorriora ere joango da bisita egitera.