Muntsarazko egitasmoak herriaren "premiei erantzuten" die EB-Berdeaken esanetan

Anboto 2007ko mar. 26a, 10:39

Etxebizitza politika dela-eta sortutako tira-biren aurrean “faltsukeriak esaten” diharduela salatu du EB-Berdeak udal taldeak, Muntsaratz auzoan aurreikusi diren etxebizitzek “herriaren premiei aurre” egingo diela defendatuz. EAJ-EA eta EB-Berdeak-ek osatutako Gobernu Taldeak ateak itxita onartu zuten azken udalbatzarrean, Muntsaratzen 470 etxebizitza eraikitzea jasotzen duen hirigintza egitasmoa; kontra agertu ziren — bozketan ez zuten parte hartu— Abadiñoko Independienteak, PSE-EE eta PP. Hainbat herritar ere hurreratu zen.

Etxebizitza politika dela-eta sortutako tira-biren aurrean “faltsukeriak esaten” diharduela salatu du EB-Berdeak udal taldeak, Muntsaratz auzoan aurreikusi diren etxebizitzek “herriaren premiei aurre” egingo diela defendatuz. EAJ-EA eta EB-Berdeak-ek osatutako Gobernu Taldeak atea itxita onartu zuten azken udalbatzarrean Muntsaratzen 470 etxebizitza eraikitzea jasotzen duen hirigintza egitasmoa; kontra agertu ziren — bozketan ez zuten parte hartu— Abadiñoko Independienteak, PSE-EE eta PP. Hainbat herritar ere hurreratu zen.

Perezek gogoratu du egitasmoa onartuta, orain birzatitzeko egitasmoa eta hirigintza egitasmoa falta direla: “hile bian tramitazioa amaituta egitea aurreikusi genezake, obra baimenarekin. Uda inguru honetan lanak hasita egon daitezke”.

EB-Berdeakeko Jose Luis Perezek gogoratu du 2005etik Bizkaiko Foru Aldundiak etenda daudela Arau Subsidiario berriak, Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzak ibaiaren bideratzea onartu artean . Ura hartzeko arriskuarekin lotuta eten dira arauoak. Argitu duenez, “egitasmoa eginda dago, eta Ingurumen sailean, ingurumenean izango duen eragina aztertzeko; hori 2008-09rako egon daiteke gertu”. Herriak “agortuta” ditu bizitegi-lurrak zein industriakoak Perezen berbetan, eta Aldundiak ez du onartu Arau Subsidiarioetan jasotako bizitegi-lurren aldaketa puntualik: “Ezta trinketearen inguruko lurrena ere; lurroi orban batek eragiten die. Hala ere, etendurak Arau Subsidiario guztiei eragiten die”. Horren aurrean, Udalak “alternatibaren bat” eskatu zion Aldundiari, horrek aukera bi emanez, azaldutakoaren arabera: Muntsaratz edo Zelaietatik Muntsaratzera bidean, eskumara, Mendiolarako bidegurutzearen alboan dauden lurrak. “Azken horri, baina, uko egin dio alkateak hasieratik bera lurrotan zati inplikatua zelako”.

Muntsaratzen onartutako hirigintza egitasmoaren bitartez 470 etxebizitza eraikiko direla gogoratu du EB-Berdeak-eko zinegotziak; horretatik 303 izango dira babesekoak eta 170 libreak. Babeseko horien artean 60 inguru sozialak izango direla nabarmendu du. Lan “gogorra” izan dela, eta “luze” joandakoa, nabarmendu du Perezek, argituz, eragindako lurrok 12 ugazabenak direla, “ez alkatearen lagun batenak; aitatutako horrek lurren %18a du”.

Zotz egitea azaroan

Etxebizitza guztiak zotz egingo direla esan du Perezek, “eta lehentasuna izango dute abadiñokoek”. Nabarmendu duenez, etxebizitza libreen kasuan ere: “Izan ere, hitzarmen bat sinatuko da enpresa eraikitzailearekin eta prezio bat zehaztu ere bai”. Sozialak 84.141 euro inguruan salduko dira — horrek Udalari dagokion %10eko aprobetxamenduarekin egingo dira— eta babesekoak 120.202 euro inguruan, azaldu duenez; libreak, berriz, 204.470 eta 228.380 euro bitartean. Zotz egitea datorren azaroan izan daitekeela esan du Perezek.

Enpresa eraikitzailearekin adostutako itunaren bitartez eraikiko dira etxebizitza guztiok;zotz egiteko baina, Etxebiderengana jo dute. Abadiñarrek “lehentasuna” izango dutela nabarmendu du Perezek, hala ere, ezinbesteko baldintza izango da Etxebiden izena emanda egotea.
Azken datuen arabera Abadiñoko 233 lagun daude Etxebiden izena emanda eta beste 1.286 lagunek hartu dute aukeren artean Abadiño.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!