Argi-indar sorgailua jarri dute Muntsarazen

Anboto 2007ko mar. 22a, 12:46

Egunotako denboraleak hainbat kalte eragin du eskualdean. Eguaztenean Muntsaratz auzoa argi-indar barik geratu zen goizeko 08:00etatik aurrera. Iberdrolak zerbitzua bermatzeko argi-indar sortzaile handi bat jarri behar izan du.

Egunotako denboraleak hainbat kalte eragin du eskualdean. Eguaztenean Muntsaratz auzoa argi-indar barik geratu zen goizeko 08:00etatik aurrera. Iberdrolak zerbitzua bermatzeko argi-indar sortzaile handi bat jarri behar izan du.

iber01.jpgEguazten arratsaldean, 15:00ak aldera, Iberdrolak argi-indar zerbitzua berrezarri zuen Muntsaratz auzoan. Horretarako neurri handiko argi-indar sortzailea jarri behar izan du auzoan bertan. Eguazten arratsaldetik generadore hori martxan dago. Iberdrolatik emandako informazioaren arabera, matxura handia da eta arazoa konpondu arte argi-indar sortzaileak funtzionatzen jarraituko du. Makinak ataratako zaratak lehenengo kexak eragin ditu, baina hori gabe Iberdrolak ezin izango luke zerbitzurik eman.

Arazoa multzo elektrogeno batean omen dago. Matxura lurrazpiko kable batean dago, transformazioko zentro biren artean eta horrek arazoa konpontzea asko zailtzen du. Dena den, Iberdrolako teknikariek gau osoa eman dute arazoari irtenbide bat aurkitzen. Gauean bakarrik 10 bat langile aritu dira lanean.

Matxurak Muntsarazeko etxebizitza bloke gehienetan izan du eragina.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!