Hamabi Harri-k Aldundira joko du Garaiko bideko lanak direla-eta

Anboto 2007ko mar. 21a, 20:44

Garairako BI-3314 errepideko konponketa lanen barri eduki guran, Aldundira joko du, bihar, Hamabi Harri auzo elkarteko hamar bat laguneko taldeak. “Nahikoa ilun daramate dena, lanak ulertzen lagundu gabe”, dio elkarteko presidente Kepa Bengoak, “informazio falta” ere salatuz. Hitzordua 11:00etan dute jarrita. “Zentzugabeko zabalera emanda, taketak etxe albora ekartzeak aztoratu ditu auzokoak”. Markaketa amaituta, orain jo dute auzokoengana.

Abadiñoko eta Berrizko udaletxeetan ere ez dela informaziorik izan diote: “Baserri auzoetan abiadura neurtu behar bada, zertarako zabalera hori? Abiadura gehituko da. Gainera, marken arabera, Orueko iturria edo osteko 200 urteko haritza ez dira aintzat hartzen”. Diotenez, “neurriko” bide baten aldekoak dira, edo espaloiren bat zein urak batzeko erretenen aldekoak: “Baina, ez ezker-eskumatik espaloiak egitearen aldeko. Hau ez da Bilbo. Trafikoa ezaguna da”.

Lurren jabe eta horrekin lotutako kaltetu gisa ez doazela argitu du Bengoak, auzo gisa baino: “Geure segurtasunagatik ezin dugu halakorik onartu. Zentzugabekoa da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!