Hori aintzat hartuz, Atxarten batu dira. “Hainbat tonako ustiapena aurreikusita”, harrobi hori berreskuratzeko asmoa hor dagoela gogoratuz; dauden harrobiak handitu, itxitakoak berriz zabaldu eta berriak martxan jarri ei daitezke; “Anboto, Alluitz, Aramotz… dena bihurtu daiteke harrobi”, diotenez: “AHTa hain gertu badoa, harria ateratzeko errazen bertan dute”.“Larritasunez” ikusten dute AHTa egiteko asmoa aurrera doala Elkarlanekoek: “Isilpean, egite gauzatuen politika inposatu guran”. Beraz, Atxondon, bihar 17:00etan egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute; eta martxoaren 31ko AHTaren aurkako egunean ere bai. Atxondon egingo den herri-galdeketa txalotu egin dute