Etxebizitza sozialak eraiki daitezela eskatuz batutako 1.200 firma inguru aurkeztu dituzte udaletxean Abadiñoko Iratxoek. Horietatik, 1.050 inguru dira abadiñarrenak. 
Muntsaratz inguruan aurreikusitako egitasmoa geratzea eta Zelaietan, Tornosolo inguruan, lur publikoan. aurreikusita zeuden etxebizitza sozialak eraikitzea eskatu dute sinadurokin. Gogoratu dute, EAJ-EAk bere udal programan legegintzaldi honen barruan etxebizitza sozialak eraikitzea aurreikusi zuela: “legealdia amaitzear dago eta ez dituzte egin”. Joan zen domekan ere manifestazioa deitu zuten, hainbat herritar batuz.