Maria Gorettiko auzian, “epai justuaren” zain

Anboto 2007ko mar. 6a, 10:04

Izaskun Lejarazu eta Pilar Rioja Maria Gorettiko langile ohiek bigarren kaleratze ofiziala jaso dute. Horrela eman dute jakitera. Auzitegiek auzia artxibatzea erabaki arren, nabarmendu dute eurenak “bidegabeko kaleratzeak” izaten jarraitzen dutela, “baina ez diela irtenbiderik ematen”. Horri “bidegabekoa” deritze, eta euren “postura defendatzen” jarraituko dute, “epai justu eta sozialaren zain”.

Urteetan luzatutako lan-auzia da; Iurretako Mari Goretti ( itxita dago 2000-01 ikasturtetik) eta Durangoko San Jose Jesuitak batzea erabaki zenetikoa. Biak (jolastokiko eta jantokiko zereginetan ziharduten) lan gabe geratu ziren, Integrazio Planaren bitartez ikastetxeak batu zirenean, “idatziz eta ahoz irtenbideak topatzea zin egin arren”. Maria Goretti osoa lekualdatu zuten San Jose Jesuitak ikastetxera, irakaskuntzaz kanpoko lan taldea ezik. 2001eko urrian, langile bion kaleratzea “bidegabekotzat” jo zuten epaileek.

Berretsi gura izan dute 18 eta 22 urtean jardun dutela lanean, irakaskuntzaz kanpoko langile lez, lan-kontratu finkoarekin: “Integrazio Planaren interpretazio partzialarekin kalean utzi gintuen, Jesuitetan barneratzeko aukera edo beste lan-alternatiba bat segurtatu arren”. Incoherencia Religiosa. La verdad de unos despidos laborales liburua ere kaleratu zuten, 2005ean. Orduan, San Jose-Jesuitak nabarmendu zuten, “Maria Gorettiko langileak eurenean integratzeko pausoak, indarrean dagoen antolamendu juridikoari estu loturik” eman zituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!