Mendizale bat hil da Alluitz mendian

Anboto 2007ko mar. 4a, 15:49

Mendizale bat hil zen domekan 300 metroko altueratik erori ondoren. Abadiñoko mendiko pasabide arriskutsu bat igarotzen ari zen ezbeharra gertatu denean.

Mendizale bat hil da gaur, domeka, 300 metroko altueratik erori ondoren. Abadiñoko mendiko pasabide arriskutsu bat igarotzen ari zen ezbeharra gertatu denean.

Mendizale bat hil da Alluitz mendian, sakan batetik behera amildu ostean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, antza denez, 300 metroko altueratik erori da. Ez dute hildako lagunaren izenaren berri eman.

Ertzaintzaren helikoptero batek Alluitz mendian erorikoa izan duen mendizale bat hilik aurkitu du gaur, arratsaldeko lehen orduetan. Gertakaria 12:40ean izan da. Lagun batek 112 larrialdi zerbitzuetara dei egin du mendizale batek Alluitz mendian istripua izan duela ohartaraziz. Lekuko horren arabera, biktima 300 metroko garaiera duen sakan batetik behera amildu da, "Paso del Diablo" deituriko tokia igarotzen ari zenean.

Deia jaso ondoren, Ertzaintzaren mendiko erreskate-talde bat eta larrialdi zerbitzuetako hainbat kide bertaratu dira. Ezbeharra gertatu den tokira heltzea oso zaila dela adierazi dute Herrizaingo Sailetik, hori dela eta, helikoptero bat bidali behar izan dute. Erreskate-taldeko kideek mendizalearen heriotza baino ezin izan dute egiaztatu. Gorpua Bilboko Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute. Oraingoz ez dute hildako lagunaren inguruko daturik jakitera eman.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!