Abadiñok bigarren txapela lortu du 680 kilora artekoan

Anboto 2007ko ots. 23a, 14:00

Domekan Baigorrin (Baxe-Nafarroa) jokatutako 680 kilora arteko sokatira txapelketa Abadiño Ak irabazi zuen. Zortzikotea tiraldi guztietan nagusitu zen. Abadiño Bk bosgarren egin zuen. Podiuma Altamira-Sokarrik eta Ñapurrakek osatu zuten.

Gaur egun, eta pisu handietan, Abadiño da talderik indartsuena, ezbairik gabe. Baigorrin euren erregetzea konfirmatu egin zuten. Tiraldi guztiak irabazita 18 puntu batu zituzten, garaipen garbia lortuz.

640koan gertatu zen moduan, bigarren eta hirugarren postuak Sokarri eta Ñapurraken artean banatu zituzten. Sokarrik lapurtarren aurkako bi tiraldiak irabazi zituen, eta merezimenduz lortu zuten zilarra.

Bestalde, zapatuan, 600 kilora arteko txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen Astigarragan. Han ere ibili ziren Abadiño A eta B. Tiraldi guztien ondoren, Abadiño Bk eraman zituen zortzi puntuak. Berriozar bigarren eta, Ñapurrak eta Sokarri hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Jarraian, puntuetara berdinduta (3,5), Abadiño A eta Auzolan sailkatu ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!