“Herriko banderaren koloredun lau orriko hirusta; errota baten hegalak be islatu gura dituena”. Horixe da Abadiñoko Independienteek “tresna erabilgarria” izan gura duen webgunearekin batera aurkeztutako irudi berria.

Euskaraz eta gazteleraz,
www.independienteak.org gune berrian herriko eta Udaleko informazioa batu gura dute, azaldu dutenez. Ekitaldira herriko elkarteak eta Bizkaiko hainbat talde independiente gonbidatu dituzte.