Txosna baserrikoei elkartasuna agertzeko, 115 sinaduratik gora

Anboto 2007ko ots. 22a, 11:22

Durangoko tren geltokian dauden tailer eta kotxerak Lebariora eroango dituzte eta, horren eraginez, Txosna baserria botako dute. Baserria desjabetzeko agindua eman du dagoeneko epaileak eta, “bidegabekeria” horren kontra elkartasuna agertuz, sinadurak batu ditu Gerediagako Hamabi Harri auzo elkarteak; 115 sinaduratik gora batu dituzte auzoan bertan: auzo elkarteko bazkideen %90ak sinatu du gertatutako elkartasun agiria eta, auzotarren artean, berriz, %85ak. Horrela eman dute jakitera Hamabi Harri elkartekoek, ohar baten bitartez.

Argitu gura izan dutenez, “tradizio eta ohiturari jarraituz eta ikusirik Txosna baserriaren arazoa konpontzeko akordiorako aukera guztiak itxita geratu direla eta, beraz, geroago eta arrisku handiagoa dagoela Txosnako familia euren etxetik kanporatua izateko”, auzokideengana jo du auzo elkarteak. Hamabi Harrikoek adierazi gura izan dutenaren arabera, “auzolanaren beste fruitu bat” da sinadura bilketa hori; “estualdi gogorretan euskaldunek elkarri laguntzeko asmatu genuen tradizio aberatsaren beste adibide bat, hain zuzen ere”, azaldu dutenez.

Elkartasuna eta laguntasuna

Batutako sinaduren bitartez, Iturriagagoitia familiakoei elkartasuna eta laguntasuna agertu gura die euren auzokideek: “Jakin dezaten estualdi samin horretan auzo-lagun guztiok eurekin gaudela eta behar diren pauso guztiak emateko gertu gaudela jasanarazi gura dien injustiziari aurre egiteko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!